Irujo, lesioa gaindituta, torneoa astintzeko prest

28 / 07 / 2010 (Gara - Jon Leunda)

Ezker paretako eta trinketeko pilotariak arituko dira gaur arratsaldetik igandera bitarte Baionako Modernen

Xala, Gonzalez eta Irujo dira Baionako Masterrak aurkezten dituen berrikuntzak, eta Iberokoa azken unera arte zalantzan izan den arren, baita Irujo ere. Atzo hainbat proba luze egin zituen, eta bera prest agertu zen. Sendagileek ere baiezkoa eman diote, eta gaur Modernen izango da Masterra jokatzeko prest.

Gauzak horrela, gaur abiatuko da binaka jokatzen den bigarren lehiaketarik garrantzitsuena, Binakako Txapelketa baino ez baita hau baino garrantzitsuagoa. Trinketeko onenak bertan izango dira, eta ezker paretatik etorrita arituko direnek, Gonzalezek, Xalak eta Irujok, ederki ezagutzen dituzte trinketeko sekretu guztiak.

Lehen finalerdia 18.00etatik aitzina jokatuko da Moderne trinketean, hantxe jokatuko baitira lehiaketa honetako partida guztiak. Lehen finalaurreko honetan Xala eta Ezkurra Ibarrolaren eta Irujoren aurka lehiatuko dira.

Finalerdi erakargarria da, nahiz eta agian Irujo ez den bere onenean helduko Modernera, baina bere gogoa eta nahia eskertuko dituzte Baionako zaleek. Ustez, Xala eta Ezkurra dira faboritoak, baina kontuz ibili beharko dute. Ibarrolak sakearekin asmatzen baldin badu, min handia egin dezake, eta norgehiagoka erabaki ere bai.

Bigarren finalerdia bihar jokatuko da eta hori ere ordu berean izango da, 18.00etan. Bertan, Waltari eta Ozafrain Gonzalezen eta Etxetoren aurka arituko dira. Finalerdi hau irabazteko faborito nagusiak Waltari eta Ozafrain dira.

Kontuan hartu behar da, gainera, Modernen jokatzen direla partidak, eta trinket hori oso egokia dela kubatarraren jokorako. Pilotari sekulako abiadura ematen dio, eta Etxetok makina bat lan izango du berak ateratako sakeak bueltatzen.

Bi finalerdietako irabazleak igande goizean, 11.00etatik aurrera, jokatuko dute finala. Esku Pilota izeneko enpresa berriak ere torneo bat antolatu du, eta partida guztiak Masterreko kanporaketen aitzinetik jokatuko dira. Egungo amateur onenekin jokatuko da lehiaketa hau, eta horrela Modernera joan nahi duten guztiek bi norgehiagoka ikusi ahal izango dituzte, eta etorkizuneko profesionalak ikusteko parada izango dute.

Más noticias RSS

09/09/2010 (Diario de Noticias)

"Frontón" regresa el sábado en "Nitro"


09/09/2010 (Diario La Rioja)

Barriola se perfila como el zaguero de Titín


09/09/2010 (El Correo)

Barriola, el rey del verano


09/09/2010 (Berria)

David Merino nabarmendu da Bermeon, sanmateoen bezperan


09/09/2010 (Gara)

Los zagueros destacaron en Bermeo


09/09/2010 (Aspepelota.com)

PRESENTACIÓN: Feria de San Mateo


09/09/2010 (Diario de Navarra)

San Mateo, fiel a la tradición


08/09/2010 (Gara)

Abel Barriola, mucho más allá de rachas y estadísticas


08/09/2010 (Deia)

Barriola, abonado al triunfo


08/09/2010 (Diario La Rioja)

Gorka firma tres ańos con Aspe